EGUNEROKO AGINTALDIA Zein egoeratan zara zure agintaldiaren bigarren zata hasteko tenorean? Agintaldi hau aurrekaririk gabeko eta biziki baldintza berezietan hasi zen, COVID-arenetan, zeinetan18 hilabetez Biarriztarrekin giza harreman normalik ez genuen...
More
EGUNEROKO AGINTALDIA Zein egoeratan zara zure agintaldiaren bigarren zata hasteko tenorean? Agintaldi hau aurrekaririk gabeko eta biziki baldintza berezietan hasi zen, COVID-arenetan, zeinetan18 hilabetez Biarriztarrekin giza harreman normalik ez genuen izan. Gure hautagaitza “babestu eta aritu” ardatzean kokatu genuen, eta horren itzulpen zuzena Biarritzen Frantziako lehen txerto zentroetako bat sortzea izan zen Pandemia garaiak eragin iraunkorra izan zuen gure eguneroko bizian, batez ere lanarekiko harremanean, baina baita batzuetan deslotu zen lotura sozialean ere elkarteek behar adina boluntario atzemateko zailtasunaren ondorioz. Ezohiko egoera horiei aurre egin ahal izan genien Herriko Etxeko talde engaiatu eta boluntario bat dugulako, Biarriztarrekin batera bere proiektua hiru ardatzen inguruan eraiki zuena: - ingurumena eta bizi kalitatea babestea: osasunari, segurtasunari, ingurumenari, bainu uraren kalitateari, kirolari, hezkuntzari eta kulturari lotuak. - Biarriztarrekin arit
Less