2022-2023 ikasturtea ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA Aurtengo ikasturte honetan, 2022-2023an, Eskolako Agenda 2030 berriarekin abiatu gara. Berrikuntzetako bat, programa bi ikasturtetan zehar burutuko dugula da: lehenengo urtean diagnostikoa landu eta...
More
2022-2023 ikasturtea ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA Aurtengo ikasturte honetan, 2022-2023an, Eskolako Agenda 2030 berriarekin abiatu gara. Berrikuntzetako bat, programa bi ikasturtetan zehar burutuko dugula da: lehenengo urtean diagnostikoa landu eta esku-hartze plana diseinatu eta bigarrengoan, ekintzak martxan jarriko ditugu. Bi urte hauetarako aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 7.a izan da, ENERGIA ESKURAGARRI ETA EZ- KUTSATZAILEA eta lelo bezala, “Energia, bizitzaren motorra”. Buru-belarri aritu gara gaur egun pil-pilean dagoen gai hau landuz. Hau izan da oinarrizko helburua, baina ez ditugu atzean utzi lehendik lantzen genituenak ere. Txosten honen bidez, aurtengo jarduna azaldu nahi dizuegu.
Less