-1- Komunikabideen balio soziala: ikergai berria euskarazko komunikazio-eremuan Aitor Zuberogoitia Eneko Bidegain Txema Egaña Ainhoa Larrañaga Gauza jakina da euskarazko komunikabideentzat funtsezkoak direla nola erakunde publikoen babesa hala oraingoz...
More
-1- Komunikabideen balio soziala: ikergai berria euskarazko komunikazio-eremuan Aitor Zuberogoitia Eneko Bidegain Txema Egaña Ainhoa Larrañaga Gauza jakina da euskarazko komunikabideentzat funtsezkoak direla nola erakunde publikoen babesa hala oraingoz tantaka iristen den publizitate instituzionalaren diru-iturria. Urtero- urtero Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren diru-laguntzen esleipenaren zain egoten dira denak, euren urteroko balantzeak orekatzen saiatzeko eta hurrengo urtera begirako planak egiten hasteko. Sektorea aspalditik ari da aldarrikatzen egungo urtez urteko diru-laguntza politikatik lauzpabost urteko hitzarmen-kontratuetarako jauzia, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik bertatik pausoak agindu ziren norabide horretan 2013ko azaroan Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campusean eginiko Gertuko Komunikabideen I. Jardunaldian (ikus horri buruz Urkizu, 2013). 2014ko abenduan, berriz, Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikar
Less