NIRE AITITE MANOLO
(Nire aitite Manolo,"kaiku" ezizenez, zenari.
)
Arratsalde asko pasatu ditut nire amamaren etxean.
Zazpi
Kaleko etxe hartan nire izekoen lana ere tartekatzen zen.
Haiek
jostunak ziren.
Josteko gelan oihalen koloreak eta testurak,...
More
NIRE AITITE MANOLO
(Nire aitite Manolo,"kaiku" ezizenez, zenari.
)
Arratsalde asko pasatu ditut nire amamaren etxean.
Zazpi
Kaleko etxe hartan nire izekoen lana ere tartekatzen zen.
Haiek
jostunak ziren.
Josteko gelan oihalen koloreak eta testurak, baita
nire amaren eta izekoen ahotsak ere, gure jolasekin nahasten
ziren.
Dena zurrunbilo batean murgilduta zegoen.
Umeen jolasak bata bestearen atzetik gertatzen ziren:
pasabideetatik korrika egitea; ezkutaketan aritzea; lurrean
eroritako orratzak iman batez hartzea; amamaren ondoan josteko
makina nola erabili behar zen ikastea; eta, guztien artean, nire
jolasik maitagarriena, arropa probatzeko erabiltzen zuten gelan
sartuta, horko oihal bereziez jantzi eta bi ispilu handi horien
aurrean dantza egitea.
Baina dena alde batera uzten nuen, nire aitite lo
kuluxkatik altxatzen zenean.
Manolo zeukan izena nire aititek.
Honelakoxea zen bera: Manolo izenean eta euskara ahoan.
Logelako atea zabaltzean, bere atzetik joaten nintzen etxeko
pas
Less