GAZAKO SARRASKIA GELDITU! KONPONBIDE POLITIKOA ORAIN! PALESTINAREKIN ELKARTASUNA Urriaren 7aren geroztik, indarkeriaren areagotzea gertatzen ari da Israelen eta Palestinan. Bi aldeetako zibilen heriotzak zeharo mingarriak dira eta bake aukeratik urruntzen...
More
GAZAKO SARRASKIA GELDITU! KONPONBIDE POLITIKOA ORAIN! PALESTINAREKIN ELKARTASUNA Urriaren 7aren geroztik, indarkeriaren areagotzea gertatzen ari da Israelen eta Palestinan. Bi aldeetako zibilen heriotzak zeharo mingarriak dira eta bake aukeratik urruntzen gaituzte, dagoeneko 75 urtez luzatzen den gatazka honetan. Palestina eta Israeletik iristen ari zaizkigun berriak kezkagarriak dira oso. Gazaren gaineko bonbardaketak ehunka hildako eta milaka zauritu eragiten ari dira, horietatik asko eta asko umeak; elektrizitatearen, uraren eta bestelako oinarrizko hornigairen mozketa; Gaza Hiriko biztanleei euren etxeetatik alde egiteko eman zaien ultimatuma... Ondorio humano, sozial eta politiko larriak dituen larrialdi humanitario baten aurrean gaude. Izan ere, giza-eskubideen aldeko elkarte palestinarrek zein Amnesty International eta Human Rights Watch elkarteek gerra krimentzat jo dute gertatzen ari dena, Nazio Batuetako zenbait instantziek Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren urratze larrit
Less