2025ko otsailak 22 EMAKUME PENTSIODUNEN ETA BESTE EMAKUME-KOLEKTIBO BATZUEN EKITALDIA, HERRI EKIMEN LEGEGILEAREN (HEL) ALDE, DATORREN ASTELEHENEAN, BILBOROCKEN H erri Ekimen Legegilea dela eta, EHPM-ko emakumeek manifestu bat egin dute. Hamaika talde...
More
2025ko otsailak 22 EMAKUME PENTSIODUNEN ETA BESTE EMAKUME-KOLEKTIBO BATZUEN EKITALDIA, HERRI EKIMEN LEGEGILEAREN (HEL) ALDE, DATORREN ASTELEHENEAN, BILBOROCKEN H erri Ekimen Legegilea dela eta, EHPM-ko emakumeek manifestu bat egin dute. Hamaika talde feminista eta emakume talde ezberdinak adierazi diote atxikimendua manifestuari. Manifestu honek argi uzten du emakume askoren egoera larria dela pentsio txikiak dituztelako. Gutxieneko pentsioak miseriazkoak izaten jarraitzen dute gaur egun ere. 2025ean, bakarrik bizi den emakume pentsiodunaren gutxieneko pentsioa, hilero 874,40 €-koa izango da eta hau da Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren, 1.184 €- ren, %74. Eta 2025ean, kotizazio gabeko pentsioa bakarrik bizi den emakume batentzat, hileko 564,70 €-koa da, LGSren %48a. Herri Ekimen Legegile honekin 66.000 emakume izango lirateke onuradunak, diru osagarria hartuko luketenak pentsioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatzeko. HEL hau ere izango da, besteak beste, genero arrakala
Less