Bermeoko Udalak panpa belarra kontrolatu gura du. Modu Horretan, ikastaro praktiko bat antolatu dute zapaturako (martxoak 27). Horretan, panpa belarraren hedapena ekiditeko teknikak erakutsiko dituztela azaldu dute. Arranotegi auzoan izango da ikas- taroa,...
More
Bermeoko Udalak panpa belarra kontrolatu gura du. Modu Horretan, ikastaro praktiko bat antolatu dute zapaturako (martxoak 27). Horretan, panpa belarraren hedapena ekiditeko teknikak erakutsiko dituztela azaldu dute. Arranotegi auzoan izango da ikas- taroa, Munepe baserrirako sarrera ondoan, 10:00etatik 12:30era. Ikastaroa doakoa izango da, eta ez da aldez aurretik izena eman behar. Autoz joan gura dutenek, badaukate han aparkatzeko lekua. Hortaz, interesa daukate- nek bertara joan beharra baino ez dute edukiko. Mendiko botak, arropa erosoa, ura, jateko zerbait eta aitzur eroatea gomendatu dute, ikastaroa antolatzeaz gain. Udal ar- duradunek jakitera eman dutenez, panpa belarra hego Ameriketatik etorri zen espezie inbaditzailea da, eta bere kontrola “behar-beharrezkoa” da, “bertoko espeziek arris- kuan ez jartzeko, suteak saihesteko eta baso eta zelaien produktibitatea ez jaizteko”. Bermeoko Udalak 2009tik darama panpa belarraren gaineko kontrol kanpainak egiten. http://busturialdea.hit
Less