Munduari lehen aldiz bira eman zuten bizkaitar euskaldunei buruzko erakusketa ikusgai jarri dute Bermeoko Arrantzaleen Museoan: Akurio 1519-1522 `Bizkaitarrak´ Lehen Munduko Biran. Magallanes-Elkano espedizioan parte hartu zuten euskaldunak balioan jarri...
More
Munduari lehen aldiz bira eman zuten bizkaitar euskaldunei buruzko erakusketa ikusgai jarri dute Bermeoko Arrantzaleen Museoan: Akurio 1519-1522 `Bizkaitarrak´ Lehen Munduko Biran. Magallanes-Elkano espedizioan parte hartu zuten euskaldunak balioan jarri gura da. Espedizioan 33 euskal herritarrek parte hartu zuten; haietatik zazpi bermeotarrak ziren. Sei Concepcion itsasontzian ontziratu ziren Juan Sebastian Elkano kapitainaren aginduetara. Lau hil egin ziren (Anton Basozabal, Juan Agirre, Martin Insaurraga eta Pedro Mugertegi), beste bat San Antonio itsasontzian itzuli zen (Pedro Sautua), eta gainerako biek, Juan Aukurio kontramaisuak eta Pedro Txindarza morroi edo txoak, munduari bira eman zioten. Arrantzaleen Museoaren goiko solairuan ikusi daiteke erakusketa. Martitzenetik zapatura bitartean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bisitatu daiteke, domeka eta jai egunetan, berriz, goizez bakarrik, 10:00etatik 14:00etara. Gainera, erakusketaren gaiarekin http://busturialde
Less