Gabonetako oporraldira begira 3 tailer antolatu ditu Udal Liburutegiak; abenduaren 28, 29 eta 30erako. Tailerrak 6 urtetik gorako umeei zuzendutakoak dira, eta plazak mugatuak dira. Taldean hamar ume egon ahalko dira gehienez. Izena eman gura dutenek...
More
Gabonetako oporraldira begira 3 tailer antolatu ditu Udal Liburutegiak; abenduaren 28, 29 eta 30erako. Tailerrak 6 urtetik gorako umeei zuzendutakoak dira, eta plazak mugatuak dira. Taldean hamar ume egon ahalko dira gehienez. Izena eman gura dutenek liburutegira jo beharko dute. Abenduaren 28an (astelehena) Sormena boterean! izeneko tailerra eskainiko du Raul de la Cruzek. Hitz-jokoetatik abiatuta, mundu pentsaezinetara joateko aukera izango dute parte hartzaileek. Abenduaren 29ko (martitzena) tailerra, berriz, Maite Arresek eskainiko du: Emozio, istorio eta yoga tailerra. Istorio txikien bitartez, parte hartzaileek emozioak ezagutuko dituzte eta yogaren laguntzarekin horiek lantzen ikasiko dituztela azaldu dute antolatzaileek. Hirugarrena eta azkena, abenduaren 30ean (eguaztena) izango da; horretan, Lur Usabiaga izango dute gidari. Irudi magikoen puzzlea, sorkuntza garatzeko tailerra eskainiko du Usabiagak. Tailer horren bitartez, haurren irudimena estimulatzea dute helburu, “jolas d
Less