Uztailean, abuztuan eta irailean nabarmen murriztu da Gaztelugatxeko bisitari kopurua. Aurtengo uda biotopo babestuak 61.006 bisitari izan ditu, eta, iaz , aldiz , 322.813 bisita izan zituen. Hau da, %80 jaitsi da Gaztelugatxeko bisitarien joan-etorria....
More
Uztailean, abuztuan eta irailean nabarmen murriztu da Gaztelugatxeko bisitari kopurua. Aurtengo uda biotopo babestuak 61.006 bisitari izan ditu, eta, iaz , aldiz , 322.813 bisita izan zituen. Hau da, %80 jaitsi da Gaztelugatxeko bisitarien joan-etorria. Batez ere, Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako edukiera mugenga- tik eta osasun agintariek COVID-19ren hedapena geldiarazteko ezarritako segurtasun–baldintzak bermatzeko arrazoiengatik jaitsi dela bisitari kopurua diote arduradunek, baina baita planeta osoko turismo-fluxuen aldaketa garrantzitsuengatik ere. Abuztuan egon da jende gehien Gaztelugatxen, 22.729 pertsona hurbildu baitira bertara. Uztailean 21.528 bisita izan ziren eta irailean, berriz 16.749. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetatik etorritako bisitariak izan dira gehienak : %22,39 bertaratu dira. Madriletik etorritakoak %21,89 izan dira eta Bartzelonatik gerturatutakoak, berriz, %11,15. Frantzia eta Belgika dira atzerriko turista gehien biltzen dituzten herrialdeak.
Less