Bermeoko Udalak euskal abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina hasiko du apirilean. UEMAren laguntzarekin, euskaldunek munduan presentzia izateko as- moz abiaraziko dute kanpaina hori. Bermeon oso zabalduta dauden abizen asko idatzi daitezke euskaraz...
More
Bermeoko Udalak euskal abizenak euskal grafiaz idazteko kanpaina hasiko du apirilean. UEMAren laguntzarekin, euskaldunek munduan presentzia izateko as- moz abiaraziko dute kanpaina hori. Bermeon oso zabalduta dauden abizen asko idatzi daitezke euskaraz (Atxikallende, Allika, Argiarro, Etxebarria, Bulukua, Gabantxo…). Aldaketa egi- teko epaitegira jo beharko dute herritar horiek, eta horretarako eman beharreko pausoak zeintzuk diren azaltzen du kanpainak. Hala, UEMA-k prestaturiko in- formazio-orria eta kartelak banatuko dira hainbat udal zerbitzutan, ikastetxee- tan, euskaltegietan eta hizkuntza eskolan. Abizena euskal grafiarekin idazteko egin beharrekoa: erregistro zibilean eskabide orria bete eta honako agiri hauek aurkeztu behar ditu eskatzaileak: NANaren fotokopia (adinez txikikoek guraso- ena eraman beharko dute); hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria(epaitegian eska- tzen da); errolda agiria (udaletxean eskatu behar da eta, adinez nagusia ez bada, gurasoena izan behar da); familia
Less