Azken urteetan egin legez, Gurutze Gorrriak jostailu bilketa jarri du martxan, 12 urtera arteko umeen eskubideak bermatzeko. Bi asteko bilketa izango dela zehaztu dute Gernika-Lumoko Gurutze Gorriko ordezkariek, abenduaren 18ra arte luzatuko dena. 200...
More
Azken urteetan egin legez, Gurutze Gorrriak jostailu bilketa jarri du martxan, 12 urtera arteko umeen eskubideak bermatzeko. Bi asteko bilketa izango dela zehaztu dute Gernika-Lumoko Gurutze Gorriko ordezkariek, abenduaren 18ra arte luzatuko dena. 200 jostailu inguru batzea da helburua. Izan ere, biltzen diren jostailuak eskualdean bizi diren haurrentzako izango dira. Jostailuak bi astetan zehar Bermeoko eta Gernika-Lumoko Gurutze Gorriaren zentroetan batuko dituzte, baita Gernika-Lumoko Txaportako Eroskin ere; Udalerrian, gainera, herriko hurrengo establenzimenduetan kaxa batzuk jarriko dituzte, jostailuak bertan utzi ahal izateko: Obaba Liburuak dendan, Juguetería Bizipozan eta Droguería Amution. Zehaztu dutenez, jostailuak ezin direla sexistak edota beliko izan nabarmendu dute. Ekarpen guzti horiek jaso egin behar dira, eta boluntarioen beharra dago horretarako. Hala, jendeari gerturatzeko eta boluntario izateko eskaera luzatu diete. Izena eman gura dutenek hurrengo telefono zenbaki
Less