Urtarrilagaz batera dator Besalde elkarteak (Bermeo Sahararen Alde) Sahararen alde egiten duen janari bilaketa. Aurtengoa, hala ere, desberdina izango da; koronabirusaren pandemiagatik bilketa ez da ohi bezalakoa izango. Hau da, ez dituzte elikagaiak ba-...
More
Urtarrilagaz batera dator Besalde elkarteak (Bermeo Sahararen Alde) Sahararen alde egiten duen janari bilaketa. Aurtengoa, hala ere, desberdina izango da; koronabirusaren pandemiagatik bilketa ez da ohi bezalakoa izango. Hau da, ez dituzte elikagaiak ba- tuko eskualdeko denda eta supermerkatuetan orain arte egin izan duten modura. Elikagaiak hezkuntza zentroetan batuko dituztela azaldu dute Besaldekoek. Euskal Herriko herrietan honako gaiak batu behar direla zehaztu dute Besaldekoek: arroza, egoskariak, pasta, azukrea, hegaluzea oliotan, sardinak eta konpresak. Otsailean abiatuko da Euskal Karabana Tindoufeko kanpamentuetara. Besaldekoek eskualdeko herritarrek urte hauetan guztietan izan duten “harrera eta eskuzabalta- suna” eskertu gura dituzte. Era berean, aurton ere parte hartzera animatzen dituzte herritar guztiak. Iazko kanpainan 7.809 kilo jaki batu zituzten eskualdean. https://busturialdea.hitza.eus/ 1-PORTADA Besaldek jakiak batuko ditu 2-BERRIA BERMESEX INKESTA Adam Elabdellao
Less