ERANSKINAK:
AGATE DEUNA-SANTA AGEDA
Nola da posible martir italiar baten ospakizuna, zeinak santutegian ez
daukan aparteko garrantzirik, euskal folklore eta ohituretan hain errotuta
egotea baserri bizitzan erdi jaia ere izateraino?
Nor zen Agate Deuna?...
More
ERANSKINAK:
AGATE DEUNA-SANTA AGEDA
Nola da posible martir italiar baten ospakizuna, zeinak santutegian ez
daukan aparteko garrantzirik, euskal folklore eta ohituretan hain errotuta
egotea baserri bizitzan erdi jaia ere izateraino?
Nor zen Agate Deuna? Sizilian bizi zen, Catania herrian, Trajano
enperadore erromatarraren garaian.
Emakume argia, ederra, familia onekoa
zen eta Quintiniano gobernadoreak desiatzen zuen.
Ezkondu baino lehen
erlijio kristauari uko egitea exijitu zion.
Agatek onartu ez zuenez,
gobernadoreak atxilotu eta torturatu zuen.
Bularrak moztu zizkioten baina
mirari bat tartean, hurrengo goizean sendaturik agertu omen zen.
Sorgintzat hartuta, handik gutxira hil zuten.
Bere ospea Mediterraneoaren
zehar hedatu eta Euskal herriraino ailegatu zen.
Zergatik errotu zen hemen
hainbesteko indarrez? Ba, ia beti bezala, Eleiza aurreko mito eta sinismenez
baliatu zen sainduaren irudi kristaua gainjarriz.
Gizartean lehendik zeuden
zenbait ohitura eta betebeharrak egun horre
Less