Nafarroako Hazi Sarea Otsagiko eskolan Martxoaren 29an Nafarroako hazi sareko 2 kide izan genituen Otsagiko eskolan. Hasiera batetan beraien sarearen lana zein den aurkeztu ziguten eta ondorenean, beraiek ekarritako hainbat hazi erein genituen eskolako...
More
Nafarroako Hazi Sarea Otsagiko eskolan Martxoaren 29an Nafarroako hazi sareko 2 kide izan genituen Otsagiko eskolan. Hasiera batetan beraien sarearen lana zein den aurkeztu ziguten eta ondorenean, beraiek ekarritako hainbat hazi erein genituen eskolako negutegian. Sare honen lan nagusia Nafarroako nakazal bioaniztasuna mantentzea da, eta horretarako hainbat nekazariekin harremanetan daude, hazi horiek galdu ez daitezen eta galzorian daudenak beste ekoizleen artean banatu daitezen. Gure eskolara ere asmo horrekin etorri ziren eta ondorengo hazi hauek erein genituen: ● Lerin eta Artaxoako tomateak ● Lerin eta Irunberriko krispilla letxugak ● Artaxoako kalabazina ● Zufiako pepinoa ● Irunberriko porrua Oso interesgarria izan zen Nafarroak hazi zaharrak nola biltzen eta zabaltzen dituzten jakitea. Oso pozik gaude gure eskolak sare honetan parte hartzen duelako eta guk ere ahal dugun neurrian nekazal bioaniztasun horri jarraipena emanen diogu. Baratza Ikertzen, DBH-2ko ikasleak
Less