KULTURARTEKOTASUN ASTEA ATAKONDOA Irurtzunen, 2018ko martxoaren 28an Familia adiskideak, Sakanako Mankumunitatea, Anitzartean zerbitzua eta Atakondoako hezkuntz komunitatearen artean Kulturartekotasun Astea antolatzen ari gara. Apirilaren 16tik 20ra...
More
KULTURARTEKOTASUN ASTEA ATAKONDOA Irurtzunen, 2018ko martxoaren 28an Familia adiskideak, Sakanako Mankumunitatea, Anitzartean zerbitzua eta Atakondoako hezkuntz komunitatearen artean Kulturartekotasun Astea antolatzen ari gara. Apirilaren 16tik 20ra jarduera ezberdinak izango ditugu eskolan, 21ean Munduko arrozen IX edizioan parte hartuko dugu eta azkenik, apirilaren 23an, Liburuaren eguna ospatuko dugu, azken honen xehetasunak aurrerago zehaztuko ditugu. Jarduera hauekin bilatzen ditugun helburuen artean jatorri kultural ezberdineko pertsonen arteko ezagupena, errespetua eta elkarreragina bultzatzea dago, bai haur baita familien artean ere. Proposamenak bi multzotan banatuko dira: Burutuko diren jarduerak: ● Zer eta nola jaten dute munduan barrena? Egun bakoitzean kontinente ezberdin bat ezagutuko dugu. ○ Sukalde eta jantokiko tresneria, errezeta eta jakien erakusketa eskolako atarian. ○ Jateko ohitura ezberdinak: mahai-tresnak, zotzak, esku hutsez… ○ “Munduak jaten duena”. Kon
Less