SUKARRIETA- 2014-2015- 1.A Urriaren 13tik 16ra 1.A taldeko ikasleak Sukarrietan egon gara “LURRA” proiektua lantzen. Bertara heldu ginenean maletak utzi eta instalazioak ikusi genituen. Taldearen aurkezpena egin genuen eta jende asko ezagutu genuen bertan....
More
SUKARRIETA- 2014-2015- 1.A Urriaren 13tik 16ra 1.A taldeko ikasleak Sukarrietan egon gara “LURRA” proiektua lantzen. Bertara heldu ginenean maletak utzi eta instalazioak ikusi genituen. Taldearen aurkezpena egin genuen eta jende asko ezagutu genuen bertan. Gurekin batera Abusu ikastolako ikasleak egon ziren. Astelehen arratsaldean kalera atera ginen paisai begiratzera. Gizakiok lurrazala txarto erabiltzen dugula ikasi genuen. Gero klasera joan eta arbelean marrazki bat eginez ikusitakoarekin laburpen bat egin genuen. Martitzen goizean, gosaldutakoan gure gelara joan ginen (Lurra proiektua gelara). Bertan goizeko plana egin genuen. Hori bukatuta gelatik irten eta kortarantz joan ginen. Behin bertara helduta animaliak ezagutzera gonbidatu gintuzten. Lehenengo behiak ikusi genituen, behiak nongoak diren eta zer arrazakoak diren esplikatu ziguten. Hori bukatuta kortan behiari esnea nola ateratzen zitzaion erakutsi ziguten eta gero makina batzuekin behiak jetzi zituzten. Txahal bat ere baze
Less