PINTURA GOTIKOA
1
ARNOLFINI SENAR-EMAZTEAK (1434) JAN VAN EYCK
HURBILTZE HISTORIKOA
Jan Van Eyckek egindako pintura
honek islatzen dizkigu XV.
mendeko
burgesia berriaren goraldi ekonomikoa
eta soziala eta klase berri honen gustu
estetiko berria....
More
PINTURA GOTIKOA
1
ARNOLFINI SENAR-EMAZTEAK (1434) JAN VAN EYCK
HURBILTZE HISTORIKOA
Jan Van Eyckek egindako pintura
honek islatzen dizkigu XV.
mendeko
burgesia berriaren goraldi ekonomikoa
eta soziala eta klase berri honen gustu
estetiko berria.
“Errealismo berria” deituriko
estiloan garatu zen, burgesiak nahiago
zituen ikusmenaren balioak eta
ukimenezko kalitateak hobesten zituen
estiloa.
Koadroaren enkargua egin zutenak
erretratatuak agertzen dira, hau da,
Flandesen bizi ziren italiar merkataria,
negozio-gizona eta bankaria, Giovanni
Arnolfini eta bere emaztea Giovanna
Cenami, burges handiak beraz.
Egilea Jan Van Eyck da,
Flandesko eskolako pintorerik hoberena
eta eraginkorrena izan zena, Europa osoan
eragina izanik.
Oso gizon polifazetikoa
izan zen, Borgoñako dukea Felipe “Ona”
zenarentzat lan egin zuen “ganbara
laguntzaile” gisa, beraz, pintorea izateaz gain, gorte gizona ere izan zen eta hainbat diplomaziabidaia egin zituen (besteak beste Gaztela eta Portugalera).
Bere anaia
Less