Artearen Historia Erromako eskultura
1
AUGUSTO PRIMA PORTA 2’04 m.
HURBILTZE HISTORIKOA
Augustoren agintaldia K.
a.
30.
urtetik K.
o.
10.
urtera arte zabaldu zen.
Berak
Errepublikaren bukaeran izan ziren borroka
zibilekin amaitu zuen...
More
Artearen Historia Erromako eskultura
1
AUGUSTO PRIMA PORTA 2’04 m.
HURBILTZE HISTORIKOA
Augustoren agintaldia K.
a.
30.
urtetik K.
o.
10.
urtera arte zabaldu zen.
Berak
Errepublikaren bukaeran izan ziren borroka
zibilekin amaitu zuen eta Inperioari hasiera
eman zion; botere guztiak bere esku hartu
zituen eta “Pax romana” programa politikoa
aurrera eraman zuen.
Erromak garai
baketsua eta oparoa ezagutu zuen eta
Inperioa hedatzen zen heinean, erromatartze
prozesua indarrean jarri zen konkistaturiko
lurraldeetan.
Augustok garai berri bati eman nahi
izan zion hasiera eta sinbolo berriak bilatu
zituen horretarako.
Arteaz baliatu zen bere
irudiaren aldeko propaganda egiteko eta
bere boterea menderatuen aurrean
indartzeko.
Bere erretratuen kopiak Inperio
osoan zabaldu ziren, eta gainera bere
boterearen alderdi edo funtzio guztietan
agerrarazi zuen bere irudia: Pontifex Maximus,
Inperator gisa (Augusto Prima Porta)…
Eskultoreen izenak ezezagunak
Less