ARTE GOTIKOA
Pintura Gotikoa 1
PINTURA GOTIKOA
Katedral gotikoan hormen ordez beirateak jartzeak
horma pinturaren desagerpena ekarri zuen, beraren ordez
taula edo ohol gaineko pintura azalduz.
Hala eta guztiz
ere, ikusiko dugunez, Italian, non gotiko...
More
ARTE GOTIKOA
Pintura Gotikoa 1
PINTURA GOTIKOA
Katedral gotikoan hormen ordez beirateak jartzeak
horma pinturaren desagerpena ekarri zuen, beraren ordez
taula edo ohol gaineko pintura azalduz.
Hala eta guztiz
ere, ikusiko dugunez, Italian, non gotiko berezi bat eman
baitzen, freskoak XIII eta XIV.
mendeetan gorakada
handia ezagutu zuen.
Gotikoan erabili ziren teknikak
tenplea eta XV.
mendean Herbeheretan olio-pintura.
Ikonografiaren aldetik, eskulturan ikusi ditugun gai
berberak agertuko dira, hau da, gai patetikoak, ikuslea
hunkitzeko helburua dutenak: Kristo gurutzilkatua,
Kristoren Jaiotza, Amabirjina Semearekin, e.
a.
Gotikoaren pintura hunkibera da eta ikusleengan
sentimendua sortarazteko, marrazketa espresibo eta
kolore bizi eta dirdiratsuez baliatzen da.
Eskulturan
bezala, pinturan ere naturalismoa nagusitzen da, nahiz
eta oraindik Erromanikoaren konbentzionalismo batzuk izan.
Erabiltzen duten perspektiba ez da gaurkoa bezalakoa,
baizik eta forma konbentzionalak eta litu
Less