ARTE GOTIKOA
Arkitektura Gotikoa 1
ARKITEKTURA GOTIKOA
SARRERA
XVI.
mendean, Giorgio Vasarik, idazle manieristak,
Erromanikotik Errenazimendura arte hedatzen den arteari arte
gotikoa deitu zion.
Idazle honek Erdi Aroko arteen egoerari
buruz idaztean, arte...
More
ARTE GOTIKOA
Arkitektura Gotikoa 1
ARKITEKTURA GOTIKOA
SARRERA
XVI.
mendean, Giorgio Vasarik, idazle manieristak,
Erromanikotik Errenazimendura arte hedatzen den arteari arte
gotikoa deitu zion.
Idazle honek Erdi Aroko arteen egoerari
buruz idaztean, arte hau iparraldetik zetorrela uste izan zuen eta
“gotiko” hitza iparraldeko edo barbaro hitzaren sinonimoa denez,
mespretxuz arte gotikoa deitu zion (arte klasikoaren aurkakoa
baitzen).
Gaur egunerarte ailegatu da izen hau, baina
Erromantizismo garaitik hona (XIX.
mendetik hona)
mespretxuzko zentzu hori galdu egin da.
XIX.
mendetik aurrera,
arte gotikoa birbaloratzen hasi zen eta gaur egun oso ongi
kontsideraturik dago.
Dena den, nahiz eta iparraldeko elementu batzuk izan,
esan behar dugu arte gotikoa Frantzian sortu zela.
XII.
mendearen amaieran, Frantziako Irlan (Parisen) sortu zen
estilo berri hau.
Handik zabaldu zen Frantziako beste lurralde
guztietara eta XIII.
mendearen erdialdean nagusitua zen
Europako herri gehienetan.
Less