Errenazimenduko arkitektura
San Pietro in Montorio 1
Donato BRAMANTE.
SAN PIETRO IN MONTORIO tenpletea (Erroma, 1502)
HURBILTZE HISTORIKOA
San Pedro, lehenengo Aita Santua, martirizatua
izan zen lekua tenplu baten bidez nabarmentzeko
erabakia hartu zen;...
More
Errenazimenduko arkitektura
San Pietro in Montorio 1
Donato BRAMANTE.
SAN PIETRO IN MONTORIO tenpletea (Erroma, 1502)
HURBILTZE HISTORIKOA
San Pedro, lehenengo Aita Santua, martirizatua
izan zen lekua tenplu baten bidez nabarmentzeko
erabakia hartu zen; baina leku hori konbentu bateko
klaustro baten barnean zegoenez, tenplua espazio
mugatu horretara egokitu beharra zegoen: horregatik,
neurri txikikoa (4’5 metroko diametroa) eta esanahi
sinboliko handikoa izan behar zen.
Espainiako Errege-erregina Katolikoek
bultzatu eta finantzatu zuten eraikuntza, lur eremu
horiek espainiar jurisdikzioaren pean baitzeuden.
Egilea Donato Bramante izan zen 1502an,
Errenazimendu Beteko arkitektorik nagusienetakoa,
arkitektura klasikoa sakonki ezagutzen zuena: ordena,
proportzioa, soiltasun arkitektonikoa, hutsune eta
beteguneen jokoa eta banaketa erritmikoa eta
orekatua gustukoak zituen.
Oinplano zentraleko eraikinak hobesten zituen, hain zuzen
Errenazimendu Beteko oinplano ideala, eredua, bikaintasu
Less