ARTE ERROMANIKOA
Eskultura Erromanikoa 1
ESKULTURA ERROMANIKOA
Erromanikoaren eskultura ez da isolaturik agertzen,
baizik eta arkitekturaren markoan azaltzen da gehienetan,
hau da, eskultura erromanikoa batez ere arkitekturaren
osagarri bezala lantzen...
More
ARTE ERROMANIKOA
Eskultura Erromanikoa 1
ESKULTURA ERROMANIKOA
Erromanikoaren eskultura ez da isolaturik agertzen,
baizik eta arkitekturaren markoan azaltzen da gehienetan,
hau da, eskultura erromanikoa batez ere arkitekturaren
osagarri bezala lantzen da, arkitekturarekiko nolabaiteko
dependentzia dauka, ia beti marko arkitektoniko batean
agertuz.
Elizetan, eskultura kokatzen den lekuak kapitelak,
klaustroetako arkuteriak eta portadak dira.
Leku hauek
egiterakoan kontuan izaten da eskulturaz dekoratuko direla
eta harri-bloke egokiak jartzen dira horretarako.
Era berean,
eskulturak, prestatu zaion harri horren eskema
geometrikoa jarraitu beharko du bere konposizioan, eta
gorde zaion toki hartara egokitu behar da.
Hala, zenbait
lekutan (adibidez, tinpanoetako alboetan) figurak altuera
txikiagokoak izanen dira, beste lekutan (adb.
portadetako
alboetan) oso luzeak izanen dira edo kapiteletan, adibidez,
zig-zag itxurako formazkoak agertuko zaizkigu.
Beraz, form
Less