“ZABALTZEN” ELKARTEAREN ESTATUTUAK
I.
ATALA
IZENA, XEDEAK, HELBIDEA ETA ESPARRUA
1.
Artikulua.
ZABALTZEN deritzon ELKARTE bat eratu da, martxoaren
22ko 1/2002 Lege Organikoaren eta arau osagarrien babespean;
nortasun juridikoa du, bai eta jarduteko...
More
“ZABALTZEN” ELKARTEAREN ESTATUTUAK
I.
ATALA
IZENA, XEDEAK, HELBIDEA ETA ESPARRUA
1.
Artikulua.
ZABALTZEN deritzon ELKARTE bat eratu da, martxoaren
22ko 1/2002 Lege Organikoaren eta arau osagarrien babespean;
nortasun juridikoa du, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, eta irabazi
asmorik gabea da.
2.
Artikulua.
Elkarteak mugarik gabeko iraupena izanen du.
3.
Artikulua.
Alderdi politikoekiko menpekotasun orotatik at, Elkarteak
helburu du ideia eta sentimendu ezkertiarrak eta aurrerakoiak,
abertzaleak eta euskaltzaleak zabaltzen eta gauzatzen laguntzea, bai
eta ezkertiarren, aurrerazaleen, abertzaleen eta euskaltzaleen arteko
elkar aditzea sustatzea ere, politika-egitasmo zabal eta barneratzaile bat
eraikitzearen aldeko giro egokia sortze aldera; hori lanabes egokia baita
Nafarroako politika eta erakundeak eraldatzearen alde borrokatzeko.
Elkarteak, halaber, helburu izanen du balio berberak eta xede berberak
edo antzekoak dituzten erakundeekin elkarlanean aritzea.
Elkarteak, har
Less