TXANELA 5.gaia Ekin ta ekin bilatzen ditu… 1 EKIN TA EKIN BILATZEN DITU… JAKINTZA ETA ARGIA Gizakiok inguruan duguna zentzumenen bidez hautematen dugu, aurreko gaian dastamena eta usaimena aztertu genituen, oraingoan berriz IKUSMENA, ENTZUMENA eta UKIMENA...
More
TXANELA 5.gaia Ekin ta ekin bilatzen ditu… 1 EKIN TA EKIN BILATZEN DITU… JAKINTZA ETA ARGIA Gizakiok inguruan duguna zentzumenen bidez hautematen dugu, aurreko gaian dastamena eta usaimena aztertu genituen, oraingoan berriz IKUSMENA, ENTZUMENA eta UKIMENA aztertuko ditugu. ARGIA ETA IKUSMENA Argia hitza hiztegian bilatuz gero definizio ezberdinak aurkituko ditugu, hauetako batzuk zientifikoak dira eta ulertzeko ez oso errazak, baina modu xume batean adierazi dezakegu argia zer den. ARGIA: gure begiekin gauzak ikustea ahalbidetzen duen energia mota da. Guk objektu ezberdinak ikusi ditzakegu, objektu hauek argia igorri (argia sortu) edo argia islatzen dutelako. Argia igortzen duten gorputzei (gauzei) ARGI-ITURRI deritze. Argi iturriak izan daitezke naturalak edo artifizialak, argiaren jatorriaren arabera.
Less