“Ikasturte hasierak beti izaten dira zirraragarriak, baina gaurkoa bereziki hunkigarria izan da. Hainbeste aldarrikatu eta amestu duguna, egia bihurtu da: Abartzuzan badugu D eredua!”. Honela hasten da Abartzuzako eskolako blogeko irailaren 10eko sarrera....
More
“Ikasturte hasierak beti izaten dira zirraragarriak, baina gaurkoa bereziki hunkigarria izan da. Hainbeste aldarrikatu eta amestu duguna, egia bihurtu da: Abartzuzan badugu D eredua!”. Honela hasten da Abartzuzako eskolako blogeko irailaren 10eko sarrera. Izan ere, hiru eskoletako langile eta gurasoek poz handiz hartu dute berria, “erabat hunkituta eta sinetsi ezinik”. Nafarroako euskararen zonifikazioak eremu mistoan kokatu zituen Lezaun eta Abartzuza, eta Zudairik osatzen duen Ameskoabarrena Udalerria, berriz, eremu ez-euskaldunean. Legez, eta Nafarroako Parlamentuak otsailean Euskararen Legean egindako aldaketari esker, hiru eskolek bazuten D eredua martxan jartzeko eskubidea gurasoek hala eskatzen bazuten. UPNren Gobernuak etengabe jarritako oztopoen ondorioz, ordea, eskolei ezinezko izan zaie gehiengoaren borondatea aurrera ateratzea: “Urte luzez egon da D ereduaren eskaera, baina buruarekin paretaren kontra ematea bezala zen”, dio Laura Irigoyen Zudairiko eskolako amak. Hiru esko
Less