ESPAZIO PUBLIKOAREN OKUPAZIOA ARAUTZEN DUEN UDALORDENANTZAREN AURKA
Orain bi urte direla Bilboko Udalak espazio publikoaren “okupazioa” aruatzeko
ordenantza-zirriborroa egin zuen.
Orduan EHGAM aurka azaldu zen, sexu
askatasunaren zein emakumeen eskubideen...
More
ESPAZIO PUBLIKOAREN OKUPAZIOA ARAUTZEN DUEN UDALORDENANTZAREN AURKA
Orain bi urte direla Bilboko Udalak espazio publikoaren “okupazioa” aruatzeko
ordenantza-zirriborroa egin zuen.
Orduan EHGAM aurka azaldu zen, sexu
askatasunaren zein emakumeen eskubideen arloetan lan egiten duten beste elkarte
batzuekin batera, besteak beste, gizarte-hipokresian eta sexofobian oinarritzen zelako,
gure ustez, arautegi-proiektua.
Aipaturiko elkarteok batzartuta, udal talde guztiekin
biltzea erabaki genuen eta baita honela egin ere.
Bilera hauen ondorioz, zirriborroa
kajoian sartu eta orain gutxi arte hor gelditzea lortu genuen.
Ordenantza haren xedea, oro har, gaur egun nahiko murriztuta dauden
askatasunak are gehiago murriztea zen esparru askotan eta oso modu zabalean.
Ikur
eta aitxakia gisa prostituzioaren gaia erabili zuten, ziur aski pentsatzen zutelako
horrela beste guztia erraz pastuko zela ia oharkabean.
Zoritxarrez, badirudi atera berri dutela kajoitik eta nahi dutela berehala indarrean ja
Less