PRENTSA OHARRA
Aurten ere, ohi bezala, elizak gure erakunde publikoen laguntza jaso du,
Gasteizko Udalarena, hain zuzen ere, sexu-orientazioaren eta generoidentitatearen kontrako prozesio makurrak antolatzeko, horixe baino ez baitira eliza
katolikoak bere...
More

katolikoak bere "aste santua" dela eta egiten dituen manifestazioak.
Horrela,
egunotan, halako ekitaldiak iragartzen zituzten kartelak ikusi ahal izan ditugu, geure
hiriko Udalak sinatuta.
Gaur egun, sekta hori mundu mailako eskandalu batean dago murgilduta betebetean, adingabekoen kontrako sexu-abusuengatik.
Gure hiria ere zipriztindu du
eskandalu horrek, hemengo ikastetxe erlijioso ezagun bateko irakasle izandako
apaiz bat Txilen atxilotu, kartzelaratu, epaitu eta kondenatu baitute delitu
horrengatik.
Sekta honek halako gertaerei aurre egiteko duen modua bitxia bada ere, are
bitxiagoa da politikoen eta erakunde publikoen jarrera, talde horri sostengua eta
diru publikoa ematen segitzen baitute.
Hau ez da transmarikabollo mugimenduak talde estre
Less